XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Atun-untzien euskal flotaren adina irudi honetan ikusten da; era berean 60. urtetako itsas-eraikuntzaren gorakada ere ikus daiteke. Muestra bezala, Mendieta untziolak, Bermiokoa, 100 TRB-tik gorako 20 atun-untzi baino gehiago eraiki zituen 1963 eta 1966 tartean. (1980ko datuak: Marina Merkante-ko Z. N.).

Materiala, egurra alegia, ez da burdin-xafla bat bezain uniformea; aldiz, adabegi eta zartadurak, une bigun eta kofagune izkutuak ditu.

Egurrezko untziak sarritan joan behar dute azpalekutara (Getarian, karrua) eta pintura-tona asko behar dituzte.

Sei hilabetero gutxienez harraskatu egin behar da pintura gastatu gainean multzotu diren alga eta oskoldunak kentzeko; baita ere noizbehinka azaleko egur-xaflak daratulu batekin zulatu egin behar dira beren kontserbazio-egoera ikusteko.

Usteldutako oholak aldatu egin behar dira, kala inundatuaz susto bat hartu baino lehen.

Hain zuzen, ezin dugu ahaztu patroiarentzat gauzarik garrantzitsuenetariko bat zera dela, kala sikua.

Noizbehinka pitzadurak azaltzen dira azaleko egur-oholen tartean.

Gorabehera hau ohizkoa da bero eta sikua den Mediterraneoan.

Ez, ordea, Kantauri itsasoko klima hezean.

Hemen, untzi baten urgain aldea untzipea bezain bustia dago.

Halabaina, lehengo tripulaziotan istinkari bat egoten zen.

Bere lana bikeztatzea izaten zen, hau da, ohol edo xafla tartean zeuden zartadurak itxitzea, kotoinezko lokarri bat edo breaztatutako miztilu erabiliaz, zurezko mailu bat eta istinka-burdin baten laguntzarekin.

Gorago esandako guzti horrek, berak bakarrik arrazoituko lukete aktibitate honen gainbeherakada.

Bainan behin betiko arrazoinak zerak izan dira, altzairuzko nahiz plastikozko kroskoen konpetentzia eta arrainketen krisia.

Hori nahiko ez bazen ere berriki legeak agintzen duenez, untzi berri bat eraiki aurretik beste bat desegitera behartzen du.

Eta pixkanaka ia ez dago desegiteko moduko untzirik.

Erremediorik gabe, harotzak mueble fabriketan sakabanatu behar izan dute; hala ere, nostalgikoenak beren lanbideari eutsi diote, oraindik bizirik dirauten untzioletan, kirol-untziak eraikitzen bada ere.